Faktoria
Zinemaldia. 70 urte
Juan Berasategi: "66 urte daramatzat segidan, hutsegiterik gabe, Zinemaldira joaten"
OIhane Yustos | EITB Media
Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrenean, lehen edizioetako zine-zaleak "Faktoria"n izan dira. Horietako bat da Juan Berasategi, 15 urte zituenetik, hutsik gabe, egunero filmak ikusten dituen zinezale amorratua.
-
Juan Berasategi, 66 urte daramatza huts egin gabe, zinemaldira joaten
6:22 min



81 urte ditu Juan Berasategik eta zinezale amorratua da. Berak sortu zuen duela mende erdi Kresala zine-kluba eta bera izango da, segurua ski, zinemaldian pelikula gehien ikusi dituen pertsonetako bat. 66 urte segidan daramatza jaialdira joaten. 15 urterekin hasi zen, debekua gaindituta. 16 urte baino gutxiago zutenek ezin zutelako Zinemaldira joan. Berak lortu zuen eta ordutik ez du huts egin. Gogoan ditu lehen pelikulak eta zinemaldia bera nola aldatu den kontatu du "Faktoria"n.