Itxi

Faktoria

ASVIAMIEko kidea

Jesus Uzkudun: "Pozik egoteko eguna da baina oraindik lan asko dago egiteko gaixotasuna ikustarazteko"

P.G.A. | EITB Media

Amiantoaren biktimentzako funtsak Senatuaren argi berdea jasoko duen egunean, Jesus Uzkudun, Asviamie elkarteko kideak esan digu justizia egin dela neurri batean: "Amiantoarengatik gaixotu eta ezer gabe gelditu direnek, gutxienez, kalte ordain batzuk lortzeko esperantza daukagu orain".

  • Amiantoaren funtsari argi berdea emango dio gaur Senatuak.

    Amiantoaren funtsari argi berdea emango dio gaur Senatuak.

    3:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asviamie elkarteak bultzatuta eta Eusko Legebiltzarraren ekimenez, zazpi urteko ibilbide luzea eta gero gaur emango dio onespena Estatuo Senatuak amiantoaren funtsaren sorrerari. Urte luzeetako borroka horren gidarietako bat izan da Jesus Uzkudun Asviamieko kidea.

Ardura ez dela soilik enpresena, Aministrazioena ere badela esan digu "Faktorian" eta lanean jarraitu behar dela: "epaitegietan, osasun arloan.... oraindik lan ask odago egiteko gaixotasuna ikustarazteko. Osakidetzako medikuaskok ez dute amiantoaren susmoa partean jasotzen...Hori landu egin behar da". Eta landu beharreko beste gauza bat, Halare, gaur pozik egoteko eguna ere badela esan digu, "justizia apur bat egin delako. Funtsa denentzat izatea lortu da eta orain ikusi beharko  da, hemendik hiru hilebetera, araudiak zenbateko kalte ordainak finkatzen dituen, zergapetuta egongo ote diren...ezer jasotzen ez duenarentzat bada zerbait, halare".