Itxi

Faktoria

Ukraina

Gerra testigantzak, haurrek hitza hartuta

JOne Larrañaga | EITb Media

Mikel Ayestaranek, Ukraina bertatik, eta Mikel Reparazek eman dizkigute gerraren indarberritze honen gakoak. Orain 80 urteko gerrako testigantzak ekarri dizkigu, berriz, Josu Zabaleta itzultzaileak.

  • Zaporizhiako eraikuntza zibili bat, bonbapean hondatuta

    Zaporizhiako eraikuntza zibili bat, bonbapean hondatuta

    25:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Orain 80 urte nazien erasoetatik bizirik irtendako milaka eta milaka herritar eraman zituzten Sobiet Batasun ohiko mendebaldetik ekialdera. Uzbekhistanen, Lidia Txukosvskaia eta Lida Zhukova idazleek haur haien testigantzak jaso zituzten umezurtztegietan eta euskarara ekarri ditu orain Josu Zabaleta itzultzaileak, Haurrek hitza liburuan. Orduko hura eta oraingoa ekarri ditu gogora Zabaletak eta azpimarratu du zein zaila izaten ari den benetan Errusian eta Ukrainian gertatzen ari denaren berri jakitea. 

Gerralekuan bertan ari da Mikel Ayestaran oraingo gerra honetako testigantzak jasotzen. Mikel Reparaz ETBko nazioarteko sailaren arduradunarekin batera aztertu dituzte gerraren indarberritzearen gakoak.