Faktoria
UEU 50 urte
Kepa Sarasola: "Unibertsitatean euskara erabiltzea ezinezkoa zirudien, eta hein handi batean lortu dugu"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
UEUko zuzendaria lanetan ari da Kepa Sarasola, eta 50. urteurrenak bete-betean harrapatu duen honetan, mende erdi atzera eginda ia pentsaezinak ziren lorpenak erdietsi dituztela aitortu digu. Hala ere,oraindik ere euskara leku gehiagotan txertatzeko beharra ikusten du.
-
Kepa Sarasola
22:46 min
Kepa Sarasolak berrogei urte baino gehiago daramatza UEUn, hasieran irakasle gisa, eta azken bost urteak zuzendari lanetan. Mende erdiaren urteurrena ospatzekoa izan dela aitortu digu eta urte hauetan guztietan lortutakoak gogoratzeko denbora hartu dugu Sarasolarekin. Tartean, azken hogeita bost urteetan, eta gaur egun, UEUko idazkari nagusia den Ane Sarasuarekin ere hitz egin dugu eta Iñaki Alegriak, aurretik zuzendaria izan zenak, hitz politak izan ditu Sarasolarentzat.