Itxi

Faktoria

Munduaren Akabera

Munduaren Akabera (VI): Itsas energiaz, Markel Peñalbarekin

Energia-iturri alternatiboen bila ari garen honetan, itsaspera jo dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"-n. Donostian egiten ari diren ICOE konferentziatik abiatuta, itsas energiaren orainaz, erronkez eta oztopoez aritu gara Markel Peñalba Mondragon Unibertsitateko eta Ikerbasqueko kidearekin.

  • Markel Peñalba, Mondragon Unibertsitateko ikerlaria

    Markel Peñalba, Mondragon Uunibertsitateko ikerlaria

    31:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itsaso energiaren inguruan diharduten ia mila aditu elkartu dira Donostiako Kursaal Jauregian, ICOE Ozeano Energei buruzko Nazioarteko Konferentzian. Markel Peñalba Mondragon Unibertsitateko eta Ikerbasqueko irakasle eta ikerlariarekin aritu gara Euskadi Irratiko 'Faktoria'-ko Munduaren Akabera tartean, itsas energien orainaz eta erronkez, indargune eta ahulguneez, eta sektoreari behin betiko bultzada emateko oztopoez.

Asteazkenero bezala, Garbiñe Manterola Arrizabalaga BRTA aliantzako transferentzia-arduraduna eta Hannot Rodriguez EHUko filosofia irakaslea aritu dira gonbidatuei galderak egiten eta gogoetak aireratzen.