Itxi

Faktoria

'Espainia Federala elkartea'

Lopez Basaguren: "Autonomia Erkidegoen finantziazio-legearen erreformak gauzak asko argituko lituzke"

OIhane Yustos | eitb mEDIA

Espainia Federal baten aldeko elkartearen arabera Konstituzioaren erreforma ezinbestekoa da Lopez Basagurenen iritziz, baina, hori etorri artean, beste ataletan egin litezke erreformak, tartean autonomien finantziazioan.

  • Alberto Basaguren, zuzenbide konstituzionaleko EHUko katedraduna

    Alberto Basaguren, zuzenbide konstituzionaleko EHUko katedraduna

    24:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arratsaldean aurkeztuko dute Bilbon "Espainia federal baten aldeko" elkartea. Estatu mailako erakundea da eta bertan UEF Euskal Federalistak taldeak parte hartzen du. Gernikako Estatutuaren urteurren egunaren bezperetan gaudela kontuan hartuta, berriz ere sistema autonomien erreforma sakona aldarrikatuko dtue. "Onuragarria sistema autonomikoa federealismotik berritzea" dela esan du "Faktoria"n Alberto Lopez Basagurenek, Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunak.

"Espainia federal baten aldeko" elkarteko presidente-ordeetako bat da eta UEF Euskal Federalistak taldeko burua. Bere hitzetan, "praktikak erakutsi du Estatu autonomikoaren ibilbildea borobiltzea falta" dela eta hori Konstituzioaren Erreforma sakon baten bitartez egin beharko litzake. Jabetu dira halere ez gaude egoera horretan, "egoera politikoa ez dagohorretarako prest" baina, bestelako erreforma garrantzitsu batzuk egiteko aukera ikusten dute; "autonomia erkidegoen finantziazio legea" berrituz. Lopez Basagurenen hitzetan, 'horrek gauzak asko argituko lituzke'. Nola eragingo lioke horrek Euskadiko kontzertu ekonomikoa eta Nafarroako Amejoramendu Legea? Konstituzio zuzenbideko katedradunaren arabera, 'sistema federal asimetrokoa' litzake gakoa.