Faktoria
Balmasedako suteaz
Arturo Elosegi: "Klima aldaketari ez gara behar bezain azkar aurre egiten ari; beti atzetik gabiltza"
PIlar Goya | EITb Media
EHUko ekologia katedradunak esanetan, suteei aurre egiteko neurriak hartzerakoan "ez da soilik kontuan hartu behar zein zuhaitz espezie landatzen dugun; zer pasaia antolatzen dugun, basoak non kokatzen ditugun aztertu behar dugu".
-
"sute handien arriskua ugaritu egingo da".
7:31 min
Arturo Elosegi Ekologia katedradunaren hitzetan, "sute handien arrikua ugarituko denez, zer pentsa eman beharko liguke etxe ingurutan eduki behar ditugun sukoitasun gutxiko eremuak zabaldu egin behar direla. Balmasedan hiru baserri erre dira... hori ekidin eta etxeak behintzat salbatzeko, etxe inguruetan dauden larre edo oso sukoitasun gutxiko esparruak gero eta handiagoak izan beharko dute".
Balmasedan artadiak eta batez ere pinudiak erre diren honetan, Elosegik zehaztu du espezie guztien erresilentzia suarekiko ez dela berdina. Pagoa ez da batere sukoia baina beste batzuk izugarri sukoiak dira, pinuak, eukaliptoak, arteak... eta sastrakak ere bai. Gure artean hain zabaldua dagoen insignis pinua ez da batere resilentea, behin erretzen denean betirako aldu da. Artadiek errekupreratzeko gaitasun handiagoa dute...."
Salatu du klima aldaketari begira hartzen ari diren neurrien aurrean, suteen arriskua ez dela gehiegi kontuan hartzen, gehiago aldiz etekin ekonomikoak eta merkatuak zer eskatzen duen: "Klima aldaketa aipatzen dugu eta horrek ekarriko dituen ondorioak baina ez gara aurre egiten ari, ez behar bezain azkar, atzetik gabiltza, beti".
Basoak berritu eta berreskuratzeko behar den denboraz, eragindako kaltea ikusi eta suaren tenperatura aztertu behar direla argitu du: "Oso sute beroa izan bada, lurra kauterizatu egiten da, mikrobioak hiltzen dira eta asko pobretzen da. Hamarkada gutxitan zuhaitzez josi liteke basoa baina genituen basoen kalitatea berrreskuratzeko urte gehiago behar dira".
Baso mosaikoak edo mota ezberdinetako zuhaitz basoak defendatu ditu, "ez bakarrik suteei begira hobeak direlako, baita gaitzei uarr egiteko edo etor daitezkeen arazoei begira ere. Ez dakigu hemendik 50 urtera klima aldaketak zer ekarriko duen eta bioaniztasuna oso garrantzitsua da". Nolanahi ere, saitortu du Kalifornian edo Portugalen uda honetan bizitako suteak bezalakoen aurrean, seigarren belaunaldiko suteen aurrean, ezer gutxi egin daitekeela, "suak berak aldatzen du haizearen norabidea...edozer gauza gainditzen dute".