Itxi

Faktoria

Bizkaia

Larrialdietako koordinatzailea: "Berangoko suteaz badirudi berri onak izango direla datozen orduetan"

EITB Media

Ricardo Ituarte Larrialdietako koordinatzaileak Bizkaian piztutako hiru suteen azken ordukoaren berri eman du.

  • Berangoko sutea

    Berangoko sutea

    2:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ricardo Ituarte Larrialdietako koordinatzaileak Bizkaian pzitutako hiru suteen azken ordua eman digu "Faktoria"n. Berangokoari lotuta, sutea orain dela urte batzuk izandakoaren leku berean izan dela aipatu du, baina badirudiela ez duela sute harekin loturarik. Lanean ari dira bertan suhiltzaileak eta larrialdietako teknikariak, eta, tentuz hitz egin behar bada ere, azpimarratu du badirudiela "berri onak izango direla datozen orduetan".

Zugaztietako sutea desberdina dela adierazi du, "baso-sute arrunta" dela, eta ez dela bertan herritarrak arriskuan jartzeko kezkarik, momentuz behintzat. Loiuko sutea kontrolatutzat eman dute Bizkaiko suhiltzaileek