Itxi

Faktoria

Bigarren eskuko merkatua

Bigarren eskuko arroparen sektorea: Kontsumoaren aurkako filosofiatik jaio eta negozio bihurtu den merkatua

OIhane Yustos | EITb Media

ZARA bigarren eskuko merkatuan sartu da. Erresuma Batuko dendetan 'Zara Pre-owned' saila zabaldu dute, aurrez erabilitako arropa saltzeko.

  • Amaia Mosteiro. Vintage Bilbao, bigarren eskuko arropa dendaren arduraduna

    Amaia Mosteiro. Vintage Bilbao, bigarren eskuko arropa dendaren arduraduna

    22:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erosi al duzue inoiz bigarren eskuko arropa edo apaingarririk? Edo alderantziz galdetuta, ba al da inor ez duenik halako arroparik erosi? Gazteen artean asko zabaltzen ari den joera da, batez ere ekologismoak bultzatu duena. Etengabeko kontsumoari borroka egiteko hartu diren joerak dira. Erabaki pertsonala baina negozio izatera ere iritsi dena. Atzerrian aspaldi ireki zituzten bigarren eskuko arropa dendak eta gutxinaka gutxinaka iritsi dira gurera. Denda txikiak gehienak, euren buruari 'Vintage' izena jartzen diotenak. Baina, negozio berrian sartzen hasi dira kate handia. Indtex horien artean, ZARAk ostegunetik bigarren eskuko arropa salduko du Erresuma Batuko dendetan.

Zein izan daiteke eragin ekonomikoa? Irabaziengatik jo al dute merkatu berrira? Inditexetik eman digute erantzuna "Faktoria"n. Ekonomikoki irabaziak ez dira makalak, aurrikuspenek diote bigarren eskuko merkatuak datozen urteetan % 20 egingo duela duela gora eta azken urteetan 5 aldiz biderkatu ditu irabaziak. Amaia Ormaetxea ekonomia adituak ekarri ditu datu ekonomikoak.

Denda handiak bidea jorratzen hasi dira orain, aurretik Vinted moduko online plataformak partikularren arteko salmentak bideratzen dituzte baina gehiago dira berrerabilitako arropak saltzen ari diren denda txikiak. Filosofiagatik sortutakoak gehienak. Bi ezagutu ditugu, Hondarribiko Viv Vintage eta Bilbon, Zorrotzaurren dagoen Vintage Bilbao Nora Ferreira eta Amara Mosteiro, bi dendetako arduradunak gurean izan dira.