Itxi

Faktoria

AEBko hauteskundeak

Joseba Zulaika: "Hauteskunde legislatiboetan demokratek azken 50 urtetan izan dituzten emaitza onenak dira"

JOne Larrañaga | EITB Media

Antropologo eta idazlearen arabera, "gau oso txarra izan da Trumpentzat. Errepublikanoen olatu gorririk ez da ikusi, inondik ere ez".

  • Boto emaileak, hautes kolegio batean

    AEBko hauteskundeak

    15:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Basque Studies-eko irakasle gisa Renon luze bizitutakoa, Joseba Zulaika antropologo eta idazleak interes handiz jarraitu ditu Estatu Batuetako hauteskunde legislatiboak. "Faktoria"n egindako elkarrizketan azpimarratu du demokratentzat azken 40-50 urtean izan diren midterm hauteskunderik onenak izan direla. Izan ere, Obamak edota Clintonek, legegintzaldi erdiko hauteskundeetakoan galdutako ordezkari baino gutxiago galdu ditu Joe Bidenek. Estatu Batuetako presidentearentzat gau ona, eta aldiz, "gau oso-oso txarra Trumpentzat", Zulaikaren analisiaren arabera.