Faktoria
Elkarrekin Podemos
Miren Gorrotxategi: "Madrilen bai eta hemen ez? Aurrekontuak beste konpromiso batzuk hartzeko momentua da"
EITB Media
Elkarrekin Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak dio ez dela egia inoizko aurrekontu handienak direnik Azpiazuk aurkeztutakoak. Eta ez dela egia, ezta ere, neurri fiskalak Jaurlaritzak onartu ezin dituenik. "PPrekin zergak jaistea aurrekontuen negoziazioan hitzartu zuten iaz".
-
Miren Gorrotxategi
24:05 min
Miren Gorrotxategi Elkarrekin-Podemos-IU koalizioak Legebiltzarrean duen bozeramaileak kritikatu egin du "Faktoria" albistegian aurrekontuen negoziaziorako jarri dituen baldintzak eta EAJri gogoratu dio Madrilen beste konpromiso batzuk hartzera behartzeko erabailtzen duela une hori. Zerga erreformari heltzeko garaia dela defendatu du eta azpimarratu iazko aurrekontuen negoziazioen baitan hitzartu zuela PPrekin zergak jaistea.
Energia politikak eta hezkuntza lege berriaren inguruan egiten dituen eskariez ere aritu da. Iritzi dio "onartezina" dela hainbat herritan, itundutako eskolak bakarrik egotea eta ez eskaintza publikoa.