Itxi

Faktoria

ALOOA

ALOOA, bulbaren lehen eredu anatomiko hipererrealista

MIkel Rotaetxe | Eitb Media

Junkal Alzugarai fisioterapeutak ALOOA proiektua aurkeztu du 'Faktoria'-n, helburu didaktikoa duen bulba eta baginaren munduko lehen eredu hipererrealista. Sexu heziketaz gain, emagin eta ginekologoak formatzeko ere balio du.

  • Junkal Alzugarai eta ALOOA

    Junkal Alzugarai eta ALOOA

    24:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bulbaren itxura eta haragiaren ukipen errealak ditu, malgua da, biguna, eta zehatz jasotzen ditu aluaren zatiak; kanpokoak zein barrukoak. Junkal Alzugarai zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeutak aurkeztu du '"Faktoria"n ALOOA, helburu didaktikoa duen bulba eta baginaren munduko lehen eredu anatomiko hipererrealista. Bi urteko lanaren emaitza da, eta unibertsitate eta ikerketa zentroetan dagoen hutsunea bete nahi du sortzaileak: "2022an gauden arren, egun ez dago helburu didaktikoa duen aluaren eredu anatomikorik, denak dira plastiko zurrunekoak".

Etorkizuneko emagin eta ginekologoak hezteko balio dezakeela dio Alzugaraik, baita sexu heziketarako ere, eta ahalik eta eredurik zehatzena egin du: "Platinozko silikona eta foam erabili ditugu, eta azalaren kolorea aldatu egin daiteke".

ALOOA aurkeztuta, Marisa Barrena "Faktoria"ko laguna beretik aritu zaigu, haurtzaro eta gaztaroko sexu heziketaz eta egungo belaunaldiez.