Itxi

Faktoria

Askabide klinika

Naroa Iturri: "Atzera goaz, dena sarketan dago oinarrituta. Mutilek sartu, neskek baietz esan. Larria da"

Ane ALbisu | EiTB Media

Askabide klinikako Donostiako arduraduna da Naroa Iturri. Haurdunaldi eteteak egiten dituzte besteak beste, eta, ikusi duenagatik eta profesionalekin hitz eginda, sexu heziketan atzerapausoak ikusten ditu. Kondoi gutxi "mutilak ez duelako nahi". Pornoak kalte handia egin duela uste du.

  • Naroa Iturri

    Naroa Iturri

    17:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Askabide klinikak 40 urte bete ditu. Errenteriako etxebizitza batean hasi zen guztia. Sexu osasun klinika gisa sortu zuten. Gaur egun, Donostian eta Gasteizen ditu klinikak, eta Donostiakoaren arduraduna da kazetari lanetan ezagutu izan dugun Naroa Iturri. Taldearen kudeaketa egiten du berak batez ere, eta oso gustuko lana duela esan digu.

Haurdunaldi eteteak egiten dituzte besteak beste klinikan. Gehienak Osakidetzatik bideratutakoak. Argitu digu norbait haurdun geratzen bada eta haurdunaldia eten nahi baldin badu, norbere osasun zentrora deitu, eta emaginarekin hitzordua eskatu behar duela, haurdunaldia eteteko dela argi esanaz, txanda lehenbailehen eman diezaioten. Abortuaren legea Hego eta Ipar Euskal Herrian nola dagoen laburbildu digu, bide batez.

Bere lanean ikusten duenagatik eta profesionalekin hitz eginda, Naroa Iturrik esan digu sexu heziketan atzerapausoak nabaritzen direla. Pornoak kalte handia egin duela, eta dena sarketan dagoela oinarrituta. Mutilek sartu, eta neskek baietz esan. Gainera antisorgailu eta gaixotasunak ekiditeko neurririk gabe, kasu askotan, mutilak ez duelako nahi. Kondoi gutxi eta garai bateko "atzera martxa" gisa ezagututako metodoak erabiltzen dituztela sarri.