Itxi

Faktoria

Irulegiko eskuaz

Mattin Aiestaran: "Irulegiko eskua bereziki garrantzitsua da baskoien arteko hizkuntzaz mintzo zaigulako"

Pilar Goya | EiTb Media

Irulegiko indusketaren zuzendariak esan du erronka dela bost hitzetatik lau oraindik argitzeke egotea: "Harritzekoagoa litzateke testu osoa ulertzea, euskararen aurreko baskoieraz ari garelako. Zein da arazoa? Pieza bakarra dugula eta korpus zabala falta zaigula alderaketak egiteko".

  • Mattin Aiestaran, Irulegiko indusketen zuzendaria da.

    Mattin Aiestaran, Irulegiko indusketen zuzendaria da.

    13:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irulegiko eskuaren eta indusketaren inguruko xehetasunak azaldu ditu "Faktoria"n Mattin Aiestaran indusketaren zuzendariak: noiz eta nola topatu zuten "eskua", nola gorde duten isilpean urtebete luzez, berme eta segurtasun osoa izan arte aurkikuntzari buruzkoa....

Arkeologiaren ikuspegitik, helduleku nahikoa badituzte  orduko baskoien eguneroko bizitzaz mintzatzeko: "Aztarna materialetatik abiatuta helduleku sobera eta ziurrak ditugu, sukaldeko zeramikak, etxeen egiturak, herrien arkitektura baina helduleku guttiago izaten dugu afera ez materialez solasteko. Horregatik, Irulegiko eskua bereziki garrantzitsua da baskoien arteko afera inmaterialez hitz egiten digulako, tartean, beraien arteko hizkuntzaz".

Lanean jarraitzeko borondate betea azaldu du Irulegin bertan, pieza eta arrasto gehiago topatzeko itxaropenez.