Itxi

Faktoria

Balleta eta biomekanika

Igor Goiena: "13 urtekoak zuzen hazi nahi du; 97 urtekoak takoi gainean hil nahi du"

Ane Albisu | EITb Media

Igor Goiena dantzariak DBM estudioa (Dantza, Balleta eta Mugimendua) du Gasteizen. Balleteko mugimenduak oinarritzat hartuta eta biomekanikarekin lotuz, ondo mugitzen erakusten du, horrek osasunean dituen onurak nabariak direlako. Sasoian egon, ondo mugitzen garelako, hori da helburua.

  • Balleta

    Balleta

    16:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Igor Goiena dantzari profesionala izan da urte askoan. Bihotzeko arazo batek eraginda, dantza profesionala utzi eta duela hiru urte DBM estudioa ireki zuen Gasteizko Hedegile kaleko 71garrenean. Lan saio pertsonalizatuak egiten ditu, oinarrian balleteko mugimenduak dituen metodoarekin, ongizate fisiko eta emozionala lortzeko.

Karmele Oriaren kasua entzuteko aukera ere izan dugu "Faktoria"n. Istripu baten ondorioekin minez iritsi zen Igorrengana eta onura asko nabaritu dituela kontatu digu. 13 urtekoa du gazteena "zuzen hazi nahi duelako" eta 97 urtekoa zaharrena, "takoi gainean hil nahi duelako". Bakoitzak bere helburuak ditu.