Itxi

Faktoria

Bertsoak eta pilota

Anaien poz eta minak

Ane Albisu | EITB Media

Joseba Ezkurdia pilotariaren anaia Mattin eta Alaia Martin bertsolariaren anaia Jon izan ditugu gaur "Faktoria"n. Asteburuan emozio, poz eta urduritasun une bereziak bizi izan dituzte biek. Lauterdiko finala irabazi du Ezkurdiak eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko Amurrioko finalaurrekoa Alaiak.

  • Udazkenean bertsoak eta pilota

    Joseba Ezkurdia eta ALaia Martin

    8:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Ezkurdiak anaia Mattin izan zuen botilero atzoko finalean. Historiara pasako den partida izan zen, oso gogorra eta lehiatua eta botilero lanetan aritu behar duena anaia denean, pentsatzekoa da emozio oso sakonak izango direla. Urduri egon arren, lasaitasun mezuak eman behar anaiari.

Alaia Martinek Amurrion Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa irabazi zuen Amurrion eta anaia Jon Euskal Telebistarako komentarista lanean aritu zen. Hunkituta eta emozio sakonak sentituz kasu honetan ere.