Itxi

Faktoria

Euskadi Irratiak 40 urte

Euskadi Irratiaren lehenaz eta orainaz, beteranoen eta gazteenen eskutik

Joxelu Aranburu eta Jon Aizpurua beteranoak eta Julen San Martin eta Irati Barrena irratiko belaunaldi digitaleko kideak elkartu ditugu Euskadi Irratiaren ibilbide oparoaz hitz egiteko. 40 urte hauetan lan moldeak zenbat aldatu diren ikustarazi digute anekdotaz jositako solasaldian.

  • Joxelu Aranburu,  Julen an Martin, Jon Aizpurua eta Irati Barrena elkarrekin solasean

    Joxelu Aranburu, Julen an Martin, Jon Aizpurua eta Irati Barrena elkarrekin solasean

    13:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Grabazioetarako bobina irekiak erabiltzen zirenetik aro digitalerainoko ibilbidea egin dugu  Euskadi Irratiko hastapenak ezagutu zituzten Jon Aizpurua eta Joxelu Aranburu, irratiko gazteenetakoekin, Julen San Martin eta Irati Barrenarekin, solasean jarrita. Lan martxa zenbateraino aldatu den eta  teknlogiak nolako aldaketak eragin dituen kontatu digute. Baina denek azpimarratu dute  euskaraz irratigintzan aritzeko orduko grinari berdin eusten diotela belaunaldi gazteek.