Itxi

Faktoria

Goya sarietarako izendapenak

Goya sarietarako izendapen festan, Paul Urkijo, Mursego, Mikel Gurrea eta Telmo Irureta

MIkel Ritaete | EiTb Media

2023ko Goya sarietarako izendapenak jakinarazi eta berehala lau izendatu elkartu ditugu "Faktoria"n: Paul Urkijo eta Maite Arroitajauregi ('Irati'), Mikel Gurrea ('Suro') eta Telmo Irureta ('Consagración de la primavera').

  • Paul Urkijo

    Paul Urkijo

    13:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

2023ko Goya Sarien izendapenak iragarri ditu Espainiako Zine Akademiak eta Euskal Herrian badugu zer ospatu. Alauda Ruiz de Azua arabarraren Cinco Lobitos filmak hamaika izendapen lortu ditu —tartean film, zuzendari, gidoi eta taldekako aktore onenen izendapenak— eta bost Paul Urkijoren Irati-k. Zinegile gasteiztarra egokitutako gidoi onenaren Goya sarirako izendatu dute eta abesti eta musika onenen Goya sarietarako, berriz, Maite Arroitajauregi eta Arantzazu Calleja. 

'Faktorian' elkartu ditugu Urkijo eta Arroitajauregi, Suro filmagatik zuzendari berri onenaren saria eskura lezakeen Mikel Gurrea eta La consagración de la primavera filmagatik aktore berri onenaren Goya saria lor lezakeen Telmo Irureta.