Itxi

Faktoria

Kontseiluak 25 urte

Idurre Eskisabel: "Adostasun soziala zabaldu behar da; bizikidetzari eta kohesio sozialari eragiten die"

P.G. | EITb Meda¡ia

Euskalgintzaren etorkizunaz itxaropentsu hitz egin dute Euskalgintzaren Kontseiluko lekuko aldaketaren biharamunean Idurre Eskisabelek eta Paul Bilbaok. Euskara esparru gehiagotara zabaltzeko egindako lana azpimarratu dute, eta politika publikoekin batera eragileen bulkada gehiteaz aritu dira.

  • Idurre Eskisabel eta Paul Bilbao Euskadi Irratian.

    Idurre Eskisabel eta Paul Bilbao Euskadi Irratian.

    20:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskalgintzaren Kontseiluak 25 urte egin berritan, etxeko lanak ongi egin direla diote azken urteetan idazkari nagusi izan den Paul Bilbaok bezala lekukoa hartu dion Idurre Eskisabelek ere. Euskalgintzak noranzkoa jarria du, eta orain egitekoetan du Eskisabelek gizartean euskararen inguruan dagoen adostasunean sakontzea: "Euskara ardatz ez duten horiei ere erakutsi behar zaie ez dela hau ez dela euskalzaleon afera bat, bizikidetzari eta kohesio sozialiari ere eragiten dion zerbait baizik".

Adostasun soziala handitzeak erresistentzia sortuko duenaren jakitun dela esan du "Faktoria"n Eskisabelek, baina askotan espero baino txikiagoak direla indar horiek azaldu du. Erabilerarako eremu erosoak areagotzea eta ezagutza zabaltzea izan da eta izango da Kontseiluaren helburua. Betiere, adostasunetik. Paul Bilbao: "Adostasun sozialak eraiki nahi ditugu politika pulbikoak egiten laguntzeko; gure bokazioa da lana erraztea eta gizartea politika ausarten alde jartzea".   

Ez bakarrik administrazioan, gaineratu du Eskisabelek. Bultzada esparru guztietatik bilatzea du xede, gizarte eragile guztiek dutelako zer esana. Bultzada hori alderdi politikoen jokotik kanpo eta epe luzera begira egin behar dela dio Eskisabelek.