Itxi

Faktoria

Durangoko 57. Azoka

Beñat Gaztelurrutia: "Durango txiki gelditzen hasi zaigu"

P.G. | EITb Media

Gerediago elkarteko kudeatzailearen hitzetan, "Azoka erakusmahaiz betetako saltoki bat baino askoz gehiago da. Euskal kulturan kiku bat egiteko aukera da, arakatu eta bilatzeko aukera bat eta sortzaileak eta kulturzaleak harremanetan jartzeko leku bat".

  • Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga elkarteko kudeatzailea.

    Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga elkarteko kudeatzailea.

    6:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

"EztanDA!" lelopean lehertu da gaur Durangoko 57. Azoka.

Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko kudeatzailea baikor mintzatu da "Faktoria"n Azokaren ateak zabaldu baino ordu gutxi lehenago. Pandemia eta gero berreskuratu den haurrentzako egunaren garrantzia azpimarratu digu: "ikerketek diote gazteenek, eskola ume gehienek ikastetxearen bitartez izaten dutela bere lehen harremana azokarekin. Ikusten dute leku erakargarria dela eta gaurkoa lehen igurtzia baino ez da".

Pandemiako neurri murriztaileak atzean utzita kultur-zaleen joan etorria berreskuratu nahi du Durangok. Testuinguru honetan, ordea, antolatzaile eta sortzaileek badute kezka bat: Bizitzaren garestitzeak salmenten jaitsiera ekarriko duenarena.

Durango "txiki" gelditzen hasi zaiela ere aipatu digu, "Azoka erakusmahiez betetako saltoki bat baino asko gehiago delako; azoka da kuku bat egin, arakatu eta norberaren gustokoak direnak bilatu eta topatzeko gunea, sortzaileak eta kulturzaleak harremanetan jartzeko lekua...". Zentzu horretan, guneen garrantzia azpimarratu du, eta gero eta ekimen gehiago sortzen ari direla.