Faktoria
Bazkardoko lotuneaz
Perez de Eulate: "Gaur egungo errepidea dimentsionatzea litzateke Andoain herria ez eratzea"
P.G. | EITb Media
"C-II proiektuak kaltetutakoen" plataformako ordezkariaren hitzetan, Gipuzkoako aldundiaren egitasmoak ez du Andoainen arazoa konponduko. Horregatik beste sahiesbide bat eskatzen dute "sostenigarrria izango dena eta pertsonen interesak eta Andoaingo hiri planteamendua errespetatuko duena".
-
Bazkardoko lotunea
8:18 min



Andoainen hitzetik hortzera dabil Bazkardoko lotuneari irtenbidea emateko Gipuzkoako Aldundiak aurkeztu duen C-II proiektua. Proiektu horrekin ez du bat egin ordea Andoaingo udalbatzak Irailean onartutako mozio batek erakusten duenez eta oraintxe pil pilean dagoen gaia da Estatuko aurrekontuetan 476 mila euroko diru partida sartu dela, EH Bilduk Madrilgo gobernuarekin adostuta, beste sahiesbide proiketu bat, Aldundiak aurkeztutakoaren alternatiba litzatekeena osatzeko.
Diru laguntza honekin zer egin eta Andoainen errepideek eta trafikoak eragiten dituzten arazoei irtenbidea nola eman, jarerra ezberdinak daude herrian... Faktoria saioan bildu ditugu, C-II proiektuak kaltetutakoen plataformarenak, Andoaingo alkatearenak eta Sorabillako auzokideen elkartearenak. Batetik A-15 eta N-1 errepideek bat egiten duten puntuan, Bazkardon sortzen den "enbutua" eta bestetik, N-1eko trafiko ugariak eragiten dituen zarata eta kutsadura, arazo larriak direlako andaindarrentzat.
C-II proiektuak kaltetutakoen plataformak salatu du Aldundiaren egitasmoak ez dituela andoaindarren arazoak konpontzen eta are okerrago, Andoain herrri bezala kondenatu egiten duela etorkizunean garatzeko. Albiste pozgarria jo dute horrenbestez, Estaduko aurrekontuetan diru partida bat jasota egotea beste sahiesbide proiektu bat idazteko. Iñaki Perez de Eulate, plataformaren ordezkariaren hitzetan "Andoaindik egunero 70 mila ibilgailu pasatzen dira, asko kamioiak. Askok ez lukete bertatik pasa behar, horientzako beste azpiegitura batzuk eginak daudelako, A-8 eta AP-1. Baina hori horrela ez izatea ez da andaindarren errua, norbaiten kudeaketa txarrarena baizik".
Maider Lainez Andoaingo alkatea bat dator esaterakoan gaur egun mahai gainean dagoen proiektua ez dela andoaindarrek merezi dutena eta Estaduko aurrekontuetan Andoaingo udalarentzat den diru partida jaso izana albiste ona dela uste du. Ñabardura erantsi du halare esanez, "ez dela ahaztu behar eskumena Aldundiarena dela". Oraintxe Aldundiaren C-II proiektuari udalak aurkeztutako alegazioek zer erantzun jasotzen duten zai daudela argitu du, "ez zirelako txertatzen nerrui zuznetzaileak zarata eta kutsadura murrizteko edo gure hirigintza plana kontuan hartzeko".
Sorabillako auzokideen elkartearen izenean azkenik, Xabier Huitzik adierazi du beraien iritziz, astakeria litzatekeela beste errepide bat eraikitzea, "trafikoak ematen zaion guztia irensten duelako" eta ikuspegi orokorra eskatu du, n-1en arazoa ez delako soilik andoaindarrena. Huitzik "folklorikotzat" jo du Estadutik diru partida bat etorriko delako "hemen ez dakit zer egingo dela pentsatzea". Nolanahi ere planteatzen den edozer gauzetan parte hartuko dutela ere erantsi du.
,