Itxi

Faktoria

Gipuzkoako foru diputatua

Aintzane Oiarbide: "Harrigarria da Andoaingo alkateak esatea orain gure proiektua ez dela soluzioa"

P.G. | EITB Media

Gipuzkoako errepideetako foru diputatuak salatu du prentsaren bitartez izan dutela udalaren jarrera kritikoaren berri. Estaduko aurrekontuetan sahiesbide alternatibo bat osatzeko jasota dagoen diru partidaren auzia bestalde, "aldrebeskeria hutsa" dela iritzi dio Aintzane Oiarbidek.

  • Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako errepidetako foru diputatua.

    Aintzane Oiarbide, Gipuzkoako errepidetako foru diputatua.

    22:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

 Aintzane Oiarbide Gipuzkoako errepidetako foru diputatuak CII proiektua defendatu du, esanez, egitasmo horrek bete egiten dituela eskatzne zaikien hiru baldintza nagusiak: dauden aukeren artean jasangariena izatea, zarata arazoak ahalik eta gehien konpontzea eta  Andoaingo herri planginta errespetatzea.

Ulergaitza egin zaio Maider Lainez alkateak esatea orain, Aldundiaren proiektua ez dela soluzioa emango diona: "Zazpi aldiz batzartu gara gutxienez alkatea eta hirigintza zinegotziarekin eta orain esatea gure proketuak ez dituela andaoindarren beharrak asebetezen, harridura sortzen digu. Alegazioak aukreztu dituzte eta ez dute inoiz esan sahiesbidea edo ezerrez". Eta gogora ekarri du alkateak berak onartu duela errpeideen gaineko eskumena Aldundiarena dela.

Estatuko Aurrekontuetan beste sahiesbide egitasmo bat idazteko jaso den 476 mila euroko partidaz oso kritiko mintzatu da eta aureratu du ez dutela propsoamen hori onartzeko asmorik: "Nola onartuko dugu? Ez dakigu nora joango den dirua eta zertarako izango den... Azterekta integrala egiteko? Egina dago; proiektua egiteko? Nahi ta nahi ez gure ingeniariekin hitz egin behar dute, beraiek ezagutzen dutelako errepdiea....Ez dakigu nork idatziko duen ere....nork du eskumena? Aldundiak. Gurea da eskumea eta ardura errepideak kudeatzeko". Eta erantsi du "aldrebeskeria bainogo gehiago dela hau guztia".

Gogor baita ere EH Bilduren aurka, Madrilera joan delak olaguntza eske, erepideak aldundien eskumen osoa dutenean: "Hemen norbait espektatibak sortzen ibil da eta azadlu beharko du zergatik eta zertarako".