Itxi

Faktoria

Brasilen matxinada

Estebe Ormazabal: "Pena eman dit; jende txiroa zegoen atzoko matxinadan, nor dago horren atzetik?"

OIhane Yustos | EITb Media

Estebe Ormazabal beasaindarrak 26 urte eman ditu Sao Paolon bizitzen. Madrilen dago orain, baina jarraitzen ari da Brasilian izan den Bolsonaro-zaleen matxinada.

  • Matxinada Brasilen

    Matxinada Brasilen

    5:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Haserre, triste eta tentsio handiarekin'" jarraitu du Estebe Ormazabal beasaindarrak Brasilen izan den matxinada. Azken 26 urteak Sao Paolon eman ditu eta ongi ezagutzen du Brasilgo gizartea, han ditu semea eta lagunak eta euren bitartez jakin du gertatzen ari zenaren berri. Faktoria albistegian kontatu duenez, ez du harritu gertatutakoak, ikusten baitzen Bolsonaroren jarraitzaileek ez zituztela hauteskundeen emaitzak onartzen.

Baina etorkizunak ez du bereziki kezkatzen, ikusi dituen erantzunen ondoren. 'Ezkerretik hasita eskuineraino' matxinada gaitzetsi dute, baita Bolsonaroren gertukoek ere. Ez du zalantzarik Estebe Ormazabalek, "Lula indartsu irteten da egoera honetatik eta Bolsonarismoa zokoratuta gelditu da".