Faktoria
Munduaren Akabera
Munduaren Akabera: Leire Agirreazkuenaga, iraunkortasunerako hezkuntzaz
MIke Rotaetxe | EITB Media
Behar bezala irakasten dira ingurumen- eta iraunkortasun-gaiak ikastetxeetan? Eguneratu dira eduki eta formak edo behar dute astindua? Leire Agirreazkuenaga UCLA unibertsitateko ikerlariarekin arakatu ditugu erantzunak Faktorian.
-
Leire Agirreazkuenaga Onaindia
28:36 min
Leire Agirreazkuenaga Onaindia doktoratu osteko ikerlaria da Los Angelesen, Californiako Unibertsitatean eta tesia egin du iraunkortasunerako hezkuntzaren inguruan. Araba eta Bizkaiko lau institututan ingurumen-gaiak nola lantzen dituzten aztertu du, ikasleek gaiekiko duten interesa, eta irakasleen ezagutza eta prestaketa. Ondorioztatu duenez, edukien mamia egokia izanik ere, edukiak irakasteko moldeek aldaketa behar dute, transbertsalagoa, "aldian behingo hitzaldi eta tailerretara" mugatu gabe.
AEBetako ereduarekin alderatu du Euskal Herrikoa Leirek eta Ugandan abiatutako Saluganda proiektuaz ere aritu zaigu 'Munduaren Akabera' tartean, EHUko Ibone Ametzaga eta Hannot Rodriguezen galderak erantzunez.