Itxi

Faktoria

Harrera egoitzetako adingabeak

Nerea, Diputazioaren tutelapean hazitako gaztea: "Errezena bidean jaustea da"

JOne LArrañaga | EITB Media

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.500 gazte bizi dira harrera egoitzetan, diputazioen tutelapean. Horietako batean hazi zen Nerea. Bere esperientziaz aritu zaigu eta gazte hauen soslaiaz ea haien zaurgarritasun eta aukerez aritu zaizkigu Igor Santamaria aditua eta Maria Dosil EHUko irakasle-doktorea.

  • Nerea ez da bere benetako izena. Ez du esan ohi Diputazioaren harrera egoitza batean hazitakoa dela

    Nerea ez da bere benetako izena. Ez du esan ohi Diputazioaren harrera egoitza batean hazitakoa dela

    26:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2.000 adin txikiko baino gehiago dira, gaur egun, babesgabetasun larriagatik euren familietatik bereizita, Diputazioen zaintzapean. 600 adintxiko bizi dira harrera familietan, eta ia 1.500 harrera egoitzetan. Gehienak, Bizkaian: 800 haur eta gaztetxo bizi dira modu horretan. 200 pasatxo, berriz, Araban eta 400 pasatxo, Gipuzkoan.

Hala hazi izan zen Nerea ere (fikziozko izena da). 12 urte zituela Diputazioak premiaz eskuhartu eta egoitza batera eraman zuten. Bertan bizi izan zen harik eta 18 urte bete zituen arte. Gaur egun 22 urte ditu eta unibertsitate ikasketak egiten ari da. Kontatu digu bere bizitza eraikitzea zein zaila izan den baldintza horietan. "Errezena bidean jaustea da".  Esan digu, hezitzaileek "ahal dutena egiten duten arren", ingurua gatazkatsua dela eta erreferentea zuzenak eta baliabideak falta zaizkiela.

Igor Santamaria

Igor Santamaria

Igor Santamaria Gipuzkoako Diputazioarentzat eskuhartze larrietan parte hartzen duen Izan zentroko profesionala da. Berak azpimarratu digu zein zaurgarri diren gazte hauek eta zein arriskutsu bihurtzen den gazte hauek identitatea eta aitortza izateko duen behar gorri eta gizartean dagoen sexuaren banalizazioaren arteko nahasketa. Kezkaz bizi dute errealitate hori eta, adierazi duenez, erakundeetatik tinko ari dira egoera horiek zaindu eta gazte hauen bizitzak onbideratzeko.

Maria Dosil harrera egoitza batean hezitzaile izan zen eta gaur egun EHUko Hezkuntzaren Psikologiako irakasle-doktore da. Gazte hauetaz eta eurekin egiten den lanari buruz positiboan hitz egiteko beharra azpimarratu du, estigmatizazioan azpimarra egiten bada, euren bizitzak eraikitzeko aukerak zaildu egiten zaizkielako nabarmen.