Itxi

Faktoria magazina

Alaitz Melgar Tene Mujika sari

Amamak bere bizitzaz ez zuen txintik esan. Orain Alaitz Melgar bilobak ikertuko du Tene Mujika berari esker

Josefa Agirre Etxeberria 1927an jaio zen. Donostiako aristokrata familia baten neskame izan zen, Ingalaterrara egin zuen gero. Haurra izan zuen solteratan eta ez zen inoiz ezkondu. Ez zien etxekoei ezer kontatu. Orain, amama hil ostean haren bizitzako hariei tirako die Alaitz Melgar Agirrek

  • Alaitz Melgar Agirre idazlea Euskadi Irratiko Faktoria saioan

    Alaitz Melgar Agirre idazlea Euskadi Irratiko Faktoria saioan

Tene Mujika lehiaketaren irabazlea, Alaitz Melgar Etxeberriak bere proiektua aurkeztu digu Faktorian. Debako udalak eta Elkar argitaletxeak elkarrekin antolatzen duten lehiaketa irabazita, orain urtebete du ikertu eta liburua idazteko. Datorren urtean argitaratuko dute bere lana.