Itxi

Faktoria

NAZIOARTEA

India, munduko potentzia ezezaguna

EIDER ARANBERRI | EITB MEDIA

Munduko populazio handiena duen herrialdea bihurtu da India zerrenda horretan Txina gainditu ostean. Ekonomikoki ere hazten ari da, eta hamarkada amaitzerako hirugarren potentzia ekonomikoa bihurtuko da. Herrialdearen izaeraz, berezitasunez eta etorkizunaz aritu gara.

  • India munduko herrialderik populatuena bihurtu da.

    India munduko herrialderik populatuena bihurtu da.

    22:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Indiako bilakaerari buruz aritu gara Euskadi Irratiko 'Faktoria'n, eta, horretarako, Mikel Reparaz EITBko nazioarteko gaien arduraduna, Mikel Eskibel Indiako Uno Minda automozio enpresako marketing arduradua eta Ainhoa Albeniz Calcuta Ondoan GKE-ko kidearekin hitz egin dugu.