Faktoria
Ardoaren merkatu beltza
"Txina eta Errusiako dirudun asko edozer egiteko gauza dira, horrelako ardo botilak lortzeko"
OIhane Yustos | EITb Media
Jon Andoni Rementeria, Gernikako Remenetxe jatetxeko sumiller-a eta Mikel Elosegi, Bodegas Elosegi enpresako arduraduna, "Faktoria" albistegian.
-
Jon Ander Rementeria, Remenetxe jatetxeko sumiller-a eta Bodegas Elosegi enpresako Mikel Elosegi
23:20 min
Ardoa botilen merkatu beltza aspalditik dago, baina azken hilabeteetan jatetxe ezagunetan izan diren lapurretek aktualitatearen lehen lerrora ekarri dute gaia. Madrilgo Coque jatetxean 100dik gora botila eraman zituzten enkarguz egindako lapurreta batean eta ia 200.000 euro galdu zituen jatetxean. Handiagoa izan zen Extremadurako Atrion eragin zuten zuloa: bi miloi euroko galera, lapurtu zituzten 40 botilekin.
Nork lapurtzen ditu? Non saltzen dira? Ze ardo botila eraman nahi dute? eta batez ere, Euskal Herriko jatetxe garestiek eta ardotegi berezia dutenek, hartu al dituzte segurtasun neurriak?
Jon Ander Rementeria, Gernikako Remenetxe jatetxeko sumiller-a eta Mikel Elosegi, Bodegas Elosegi enpresako arduraduna izan ditugu "Faktoria" albistegian.