Itxi

Faktoria

Manaslutik bueltan

Alex Txikon: "Manasluko neguko igoera porrota izango zela uste nuen. Beherakoan ezin nuen zutik ere egon"

Nagore Telleria | EITb Media

Manaslun benetako tontorra zapaldu du, ez orain 15 urteko ustezko gailurra. Berak ordea ez du beharrik ikusten historia berrikusteko. Energia berriztagarriak bertan sortzearen alde dago, patxada aldarrikatu du, ordea azterketak ondo egin eta aukerak ikertzeko. Ez lituzke mendiak eolikoz beteta nahi.

  • Alex Txikon Euskadi Irratiko unidade ibiltarian Gallastegi teknikoa eta Telleria kazetariarekin

    Alex Txikon Euskadi Irratiko unidade ibiltarian Gallastegi teknikoa eta Telleria kazetariarekin

    26:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi hilabete egin ditu Alex Txikonek Himalaian. Manaslu, negu betean hasi eta bukatutako aurrenengo igoera oxigenorik gabe. Marka ezarri du lemoarrak, baina fisikoki erasanda dago. Sudur punta izozturik, eskuak gogorturik eta oineko behatz bat ubelduta dauzka oraindik. 5 kilo galduta bueltatu da etxera. Espedizioa oso-oso gogorra izan dela kontatu du. Zero azpitik 45 gradu izan dituzte, orduko 50 kilometroko abiadurako haizea. Hilko zela uste zuela esan du argi eta garbi. Fisikoki bere onera etortzeko, hilabete beharko duela uste du.

Bere mendiko jardunean, jasangarritasuna lehenesten du beti. Eguzki panelak eramaten ditu gainetara. Oraingo espedizioan 600 kilo zabor jaitsi dituzte, baina aitortu du ezin izan dutela bigarren kanpalekura eramandako guztia bildu eta bertan utzi dutela.

Egun bakoitza bizitzearen garrantzia azpimarratu du behin eta berriz.