Faktoria
''Neure Jugoslavia''
Koldo Tellitu: "Akats nabarmena egin nuen. Itxaron behar nuen bi bertsioak batera aurkeztu ahal izateko"
Ane Albisu | EITb Media
Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin "Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea" liburuaz aritu gara "Faktoria"n eta sortutako polemikaz ere galdetu diogu. Lehendabizi gazteleraz argitaratzea akats nabarmena izan zela aitortu du eta emandako arrazoia ez zela batere egokia izan.
-
Koldo Tellituren liburuaren azala
20:39 min
Koldo Tellitu abokatu eta Ikastolen Elkarteko Lehendakariak "Neure Jugoslavia, hain ulertu gabea" liburua aurkeztu digu gaur "Faktoria"n. Euskarazko bertsioa kaleratutakoan egin diogu elkarrizketa eta ezinbestean galdetu behar genion sortutako polemikaz. Lehendabizi gazteleraz argitaratu zuen eta zergatia galdetutakoan "hemendik kanporako proiekzioa" eman nahi ziola erantzun zuen Berria egunkariak egindako elkarrizketan. Horrek guztiak eragindako polemikaren aurrean "akats nabarmena" egin zuela aitortu digu eta "emandako erantzuna ez zela batere egokia izan". Esan digu Tellituk "horrela aitortu duela ikastola guztien aurrean eta adierazpen horiek ez zutela islatzen bere ibilbide pertsonalean beti euskararen alde egin duen lana".
Akatsa onartu eta aitortu ondoren, liburuaren nondik norakoak aztertu ditugu Koldo Tellitu-rekin. 8 urte zituela futbol partida bat ikusiz piztutako Jugoslaviarekiko zaletasunetik abiatu zen guztia. Esan daiteke Jugonostalgikoa dela Tellitu eta nostalgia zerk eragiten dion azaldu digu. Balkanetako gerra nola bizi izan zuen eta oraintsu han izan denean oraindik gerraren zauriak begi bistan daudela ere kontatu digu.