Faktoria
Lurrikara Turkia eta Sirian
Roberto Ogueta suhiltzailea: "Aurreneko 3-5 egunak oso garrantzitsuak dira jendea bizirik erreskatatzeko"
OIhane Yustos | EITB Media
Turkian eta Sirian izan den lurrikara larriaren ondoren, erreskatera abiatu den lehen euskal suhiltzaile taldean aterako da Roberto Ogueta.
-
Turkiara abiatzear diren Gasteizko suhiltzaileak
2:59 min
Egoera oso larria da. Albiste hau argitaratzeko orduan, 5.000tik gora dira lur astinduak hil dituenak. Gehienak Turkian baina, askoz ere gehiago izan litezke, eraikin asko behera erori dira eta susmoa da milaka lagun harrapatuta egon litezkeela. Lehen orduak erabakigarriak dira eta abiatzear dira Gasteizko hainbat suhiltzaile. Roberto Ogueta horietako bat da eta Faktoria albistegian izan da. Bihar asteazkenean aterako dira 5 suhiltzaile Gasteiztik eta Zamora eta Kanarietako beste bi gehituko zaizkie. Turkiako Adana ingurura joatekoak dira.