Itxi

Faktoria

Itsaso Velez del Burgo

Ehiztariek umezurtz utzitako txinpantzeekin lanean Kongoko Errepublika Demokratikoan

Ane ALbisu | EiTb Media

Lwiro-ko primateentzako babesleku bateko zuzendari teknikoa da Itsaso Velez del Burgo gasteiztarra. Ezkutuko ehizaren ondorioz umezurtz geratutako txinpatzeak artatzen dituzte, berriro oihanera itzultzea helburu gisa hartuta.

  • Itsaso Velez del Burgo txinpantze umezurtzak zaintzen

    Itsaso Velez del Burgo txinpantze umezurtzak zaintzen

    12:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itsaso Velez del Burgo gasteiztarrak etologo izan nahi zuen. Animalien portaera ikertzen duen biologiaren adarra da etologia. Ingurumen zientziak ikasi eta primatologia masterra egin zuen Bartzelonan. Mexikon praktikak egin, Hego Afrikara ingelera hobetzera joan, handik Guinea Konakry-ra txinpantze basatiak ikertzera eta bide horretan iritsi den orain lanean ari den babeslekura.

Itsaso Velez Del Burgo

Itsaso Velez Del Burgo

Umezurtz geratzen diren txinpantze txikiak nola zaintzen dituzten, nolako traumak izaten dituzten, berriro oihanean bizi ahal izateko egiten duten lana eta gauza interesgarriak kontatu dizkigu Kongoko Errepublika Demokratikotik.