Itxi

Faktoria

Muga pasabideen itxiera

Ipar eta Hego Euskal Herria batu, eta Frantziako Gobernuak itxi dituen pasabideak irekitzeko tenorea

OIhane Yustos | EITb Media

Hendaian oinezkoen Abenida zubia da Frantziako Gobernuaren aginduz itxita dagoen pasabideetako bat. Hendaiako hautetsiek berretsi dute egun gutxi barru euren eskuekin kenduko dituztela hesiak.

  • Hendaiako oinezkoen Abenida Pasabidea, itxita

    Hendaiako oinezkoen Abenida Pasabidea, itxita

    23:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bi urte pasa dira Frantziako Gobernuak Lapurdi eta Gipuzkoa, Zuberoa eta Nafarroa arteko mugak itxi zituenetik. 9 pasabide blokatu zituzten 2020.urtean eta gaur egun 4k jarraitzen dute itxita: Izpegiko pasabidea (baigorritarrek erabiltzen dutena), Iturzaeta (larraindarrentzat), Kintokoako muga-puntua (Aldude eta Urepeleko herritarrentzat ezinbestekoa) eta Hendaiakoa. Akaso azken hau izango da, joan-etorri gehien dituena eta hortaz, oztopo gehien sortu dituena da.


Prefetarekin bilera asteazkenez egin zuen Kotte Ezenarro Hendaiako alkateak eta egoera ez da konpondu. Beraz, urratsa egitekotan dira Hendaiako hautetsiak, Richard Irazusta alkateordeak "Faktoria" albistegian baieztatu du: 'Ezin dugu zubi hori itxita utzi dagoen bezala'. Izan ere, herritar arruntetnzat ez du kalte handirik 'zu eta biok nahi badugu pasatu, pasatuko gara. Ez direnak pasako beste batzuk dira'. Izan ere, Iraztak eta Hendaiako udalbatzak argi ikusten dute migrazioa kontrolatzeko erabaki politiko hutsa dela, 'eskuin muturra lasaitzeko egiten dena'. 'Hautu politikoa' da eta hori salatu nahi du Kotte Ezenarrok, Hendaiako alkateak eta berandu gabe, bere eskuekin pasabidea ixten duten hesiak kenduko ditu. 'Zergatik ez?' galdetu du Irazusta Hendaiako alkateak, 'gure eskuz mugak zabaltzea pentsatzen ari gara'. Behar den unean abistatuko dute.

Hendaiakoa bakarrik ez, Larraine, Baigorri eta Urepel ondoko 3 pasabideak ixteko agindua emana dago. Baina, Baigorri eta Urepelen ez da betetzen. Baigorrin herritarrek beraiek kendu zituzten hesiak agindua eman eta berehala. Betti Bidart auzapez-ordeak kontatu du: 'Armadako 30 kide etorri ziren. Jendea hasarretu eta mobilizatu zen'. Herritarrak hesiak kendu, armadak jarri eta 'joko' horretan ibili ziren hilabete luzez. Baina, azkean pabidea zabalik utzi zuten. Urepelen baimen berezia dute herritarrek. 'Kintoko baimena eman ziguten, Nafarroan bizi eta Zuberoan lan egiten dutenek arazorik ez izateko'. Xole Aire Urepeleko alkateak azaldu digu egoera, 'gaur egun ez dago ez kontrolik ezta gendarmerik ere' eta hain zuzen, horregatik zentzugabea jo du pasabideak ixteko aginduari eustea.

Larrainen ere kritiko dira, Jean Dominique Iriart auzapeza berak gutuna idatzi dio prefetari blokeoa kentzea exijituz. 'Schengen ituna bera urratzen dute,  libertatea zalantzan dago' esan du albiste Faktorian.