Itxi

Faktoria

Seropositiboa

Xabin Fernandez: "Ez nuen gehiago kaiolan egon nahi"

Ane ALbisu | EITb Media

Xabin Fernandez kazetariak seropositiboa dela adierazi du jendaurrean hamar urtez ezkutuan gorde ondoren. Kontatzeaz gain, "Kanpora sartzen" antzezlanean umorez landuko du gaia. Legorretan estrenaldia martxoaren 11n, egun seinalatuan, duela hamar urte deia jaso eta albistea eman zioten egunean.

  • Xabin Fernandez

    Xabin Fernandez

    18:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabin Fernandez kazetari legorretarra, urteetan Gaztean aritutako lankidea, izan dugu gaur gonbidatu "Faktoria" saioan. Seropositiboa zela jakin zuen odola ematera joan zelako. Kolpe gogorra jaso zuen, beldurtu egin zen eta inori ez kontatzea erabaki zuen.

Hamar urteren ondoren, jendaurrean aitortzea erabaki du "kontatzeko beharra zuelako". Kontatu zuen eta lasaiago dagoela adierazi digu. Erreakzioei beldurra ziela ere esan digu, baina orain lasai dagoela eta buru belarri "Kanpora sartzen" antzezlanean murgilduta, bere historia kontatzeko gogoz.  Intza Alkain izango du lagun oholtzan eta Aitziber Garmendia eta Sara Cozarrek lagundu diote zuzentzen.

Estrenaldia herrian bertan egin nahi zuen eta martxoaran 11n izango da Legorretan.