Itxi

Faktoria magazina

Adinberri 100 urtekoak

"Adinberri", Pasaian izango den zilarrezko aroaren erreferentziazko etxeaz, Rakel San Sebastian zuzendaria

Ehun urte baino gehiagokoen gorakada, etorkizuneko bizilekuak, bakardadeari aurre egiteko estrategiak eta zaintza komunitarioaz jardun du Adinberriko zuzendariak. Lau urtean ari dira estrategia lantzen. Egoitza lau urte barru zabalduko dute. Egoiliarren etxe, pisu eta eguneko zentrua izango ditu.

  • Rakel San Sebastian Adinberriko zuzendaria

    Rakel San Sebastian Adinberriko zuzendaria

    21:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskadin 785 pertsonak dituzte 100 urte baino gehiago. Diferentzi handiarekin emakumeak gehienak, 102 gizon eta 683 emakume estatistika institutu nazionalak 2022ko urte hasieran egindako datu bilketaren arabera.
Konparazioa egiteko, 2000. urtean, 205 ziren mendedunak Euskadin. Ehun urte baino gehiago dituztenen kopurua, laukoiztu egin da 20 urtean, eta bikoiztu azken 10 urtean, eta 2020 ko pandemiaren aurrenengo urtean asko hil ziren arren, azken 5 urteak hartuta, % ia 30 egin du gora.
90 urte paseak dituztenen kopurua ere gora eta gora ari da. Gipuzkoan adibidez, milurteko hasieran, 3800 ziren eta orain berriz, 10500.


Nagusientzako 2021-2024 planaren 3. estrategia aurkeztean, eta Beatriz Artolazabal gizarte politiketako sailburuak erakutsi zuen etorkizuneko argazkia. 2060rako bikoiztu egingo dela 80 urte baino gheiago dituztenen kopurua, gizarte osoaren % 15 izango dela. 2020an, % 7 ziren.
Eta 35- 40 urte barru, 3 herritarretik 1ek, 65 urtetik gora izango ditu.

Adinberritik, zahartzaroari begirako estrategiak ari dira lantzen eta horiek aurkeztu ditu Rakel Sebastian zuzendariak Euskadi Irratiko "Faktoria"n.