Itxi

Titularraren itzalean

Futbolkeria Labrit Frontoian

"Bombonera"-ko marra gorriak. Nola egokitu besta giroa eta pilotaren ikuskizunak behar dituen kodeak.

Aritz Agirre | EiTb Media

"Labrit, pilotazaleen Bombonera" eta "Altunari ziztu eginez, Labriten gainditu al dira marra gorri guztiak?".Diario de Navarraren bi titular horiek oinarri hartuta aztertu dugu Labrit Frontoian sortzen den besta-giro berezia, eta horrek batzuetan dakartzan "futbolkeria" eta gehiegikeria.

  • Iruñeko Labrit pilotalekua

    Iruñeko Labrit pilotalekua

    9:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Labriteko besta giro berria eta betiko pilota kirol-ikuskizunen kodeak uztargarriak dira? Zeintzuk dira gainditu beharko ez liratekeen marra gorriak? Jokin Altuna pilotariarekin, Xabier Euzkitze ETB-ko pilota esatariarekin, eta Kepa Iribar Euskadi Irratiko "Katedra" saioko zuzendariarekin solastu gara gaiaz.

Titularren itzalean ezkutatzen diren arima, historia eta testigantzak ekartzen dizkigu argitara Aritz Agirrek astero Euskadi Irratiko "Faktoria"n.