Faktoria
Politika
Roberto Uriarte: "Voxen zentsura mozioak alderdi horri ez ezik, politika osoari egingo dio kalte"
JOne Larrañaga | EiTb Media
Unidas Podemosek Espainiako Kongresuan duen diputatuaren arabera, indarrean dagoen guztia txarra den ideia pesimista zabaltzeko baino ez du balioko gaur alderdi utlraieskuindarrak erregistratuko duen ekimenak.
-
Roberto Uriarte, Unidas Podemoseko diputatua Espainiako Kongresuan
24:48 min
VOX alderdi ultraeskuindarrak erregistratuko duen zentsura mozioa politikarentzat txarra izango dela esan du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Roberto Uriarte Unidas Podemoseko Bizkaiko diputatuak. Aurkezten duenari, VOXi ere kalte egingo diola uste du diputatuak baina kalterik handiena politikak berak izango duela, herritarren artean pesimismoa zabalduko duelako. "Jendeari luzatuko zaion mezua da lehen zihoan oso ondo, politika beste modukoa zen eta orain, aldiz, dena alferrik galduko dela... eta jendearengan pesimismoa sartzea oso kalterako da, gauzak egiteko eta aldatzeko ilusioa galtzen delako", esan du.