Faktoria
''Forever pollution project''
Epe luzeko isilpeko kutsaduraz hizketan
Pilar Goya | EiTb Media
PFAS izeneko konposatu kimikoak oso erabiliak dira eta nonahi daude, ikusten ez ditugun arren: etxeko zartaginetan, kirol erropan edo metalak garbitzeko disolbatzaileetan, adibidez. Hain egonkorrak dira ezen ez direla desegingo hamarnana milaka urtetan. europan barrena hasiak dira neurriak hartzen.
-
Hamarnaka milaka urtez iraun dezakete PFAs konposatuak inguruan.
23:47 min
Berriki argitaratu den ikerketa batetan PFAS konposatu kimikoek kutsatuta dauden edo kutsatuta egon daitezkeen 17 mila leku identifikatu dituzte. Horietako batzuk, Euskal Herrian: Nafaroran Ziriza, Etxarren edo Mues; Gipuzkoan Musakola markatu dute eta Araban, Gasteiz eta Iruña Oka. Balizkoetan zerrenda luzagoa da: Angelu, Hondarribia, Irun, Zumaia, Hernani, Andoain, Tolosa edo Berastegi, Amurrio, Arrasate, Muskiz edo Alonsotegi...
Konposatu polifluoratuez eta perfluoratuez ari gara. Tefloia, goretexa, su hiltzaileek sua amatatzeko erabilitzen duten aparra... konposatu hauetan oinarritutako produktua dira. Baina askoz erabiliera anitzagoa dute industrial arloan luze zabal. Konposatu hauek ordea arriskutsuak izan daitezke osasunarentzat, oso konzentrazio txikitan izanda ere gorputzean metatzeko aukera haundia dutelako. Izan ere, jakien eta uraren bitartez sartzen dira gizakion gorputzetan eta ume jaio berritan eta ondoren, ondorioak izan ditzake: atzerapneak garapenean, sistema hormonalean ere aldaketak edota desorekak jardun normalean.
EHUko kimika analitikoko doktorea eta PFAS arloan aditua den NESTOR ETXEBARRIA eta AMAIA IRIZAR, EHUko osasun publikoko irakasle eta INMA ikerketa egitasmoko ikertzailearekin hitz egin dugu FAKTORIAn, gaiaz. Konposatu kimiko hauek zer diren, zertarako erabiltzen diren eta non topatu ditzakegun, orain arteko ikerketek zer erakutsi duten eta aurrerantzean zer egin dezakegun bere eragin kaltegarria murrizteko aztertu dute.
Urtarrilean indarrean sartu berri da gainera, ur kaltiataren kontrolerako dekretu berria Estatu espainiarrean eta lehen aldiz, PFAS konposaturik azaltzen den atzemateko azterketak agintzen ditu. AÑARBEko UREN kalitate kontrolerako atal buru, AITOR ISUSIrekin hitz egin dugu ea BRUSELAtik, Produktu kimikoen aagentzia europarra PFAS hauetako gehienak debekatzeko eman dituen urratsak hasi ditu.