Faktoria
Euskarazko saioak BBC irratian
BBC irratian euskaraz egiten zituzten saioak ikertzen ari da Leyre Arrieta historialaria
Nagore Telleria | EiTb Media
1947tik 1956ra ematen zituzten astelehen iluntzeetan Spanish Programmes deitutakoak euskaraz, galizieraz eta katalanez. Madrildik hilero bidaltzen zituzten kontrolatzaileak edukiak aztertzeko eta saio haiengatik kexa asko jaso zituzten. Angel Urrutiak, "Father Urrutia"k, aurkezten zituen saioak.
-
Leyre Arrieta historialaria euskadi irratiko estudioan
18:08 min
Leyre Arrieta historialaria iaz Galiziako Kontseiluak antolatutako mintegi batera gonbidatu zuten saio hauek 75 urte betetzen zituztela eta. Orduan jakin zuen euskaraz egindako saioak bazirela eta ikertzen hasi zen Madrilgo eta Bartzelonako artxiboetan. Saio haiei buruz jakin du, Angel Urrutiak jartzen ziela ahotsa bere testuei.
Batzuetan, Andima Indinagabeitiak Parisen idazten zituen testuak eta Maria Gezuragak irakurri. Cirilo de Arzubiaga eta Gabriel Manterolak ere hartzen zuten parte.
Elizigizonak ziren edukiak egiten zituztenak. Aurrenengo saioaren gidoia eskuratu du Leyrek eta gizon ona izateko gomendioak ematen zituztela erakusten du laginak.
Donibane Lohizunen zen erbestean Euzko Jaurlaritzako progapanga burua eta saioak entzun eta kritikak egiten zituen. Hark idatzidako gutun batean, Londresko delegatuari esaten dio mezuak zailak direla ulertzeko eta Urrutiari euskara maila jeisteko eskatzeko mesedez. Leyre Arrieta ekainean joango da BBCren artxibora ikerketan sakontzeko.