Itxi

Faktoria

JON MIRENA LANDA

"Sufritu duenak ez badu sufrimendua besteenarekin ekitatez aitortuta ikusten zaila da elkarbizitza lortzea"

Eider Aranberi | EITB Media

'Biktima ikusezinak' liburuaren egilea da EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna, eta biktimen aitortzan dagoen asimetriari buruz edo estatuetako demokraziek hainbat urraketa egin dituztela aitortzeko dituzten zailtasunei buruz aritu da bertan.

  • Jon Mirena Landa, EHUko Zuzenbide Penaleko katedraduna.

    BIkimen monolito bat.

    22:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urte luzeetako lege, epai eta joerak aztertu ostean, egintzat eman du Jon Mirena Landak biktima eragilearen araberako asimetria dagoela, eta beharra ikusi du 'biktimen inguruko beste irakurketa bat egiteko'. Liburuan, luze eta zabal aritu da horretaz, eta iritzi dio biktimak 'erabili' egin izan direla zenbaitetan eta horrek biktimak berak kaltetu egin dituela. Zentzu horretan, estatuak egiten dituen eskubide urraketak 'estaltzeko' tresna guztiak dituela dio: "beti ukatzen du ez dela gertatu, edo hori ez dela hainbestekoa izan edo esaten den hori ez dela horrela gertatu'.

Landak liburuan aztertu ditu legedia antiterroristaren garapena edo Zigor Kodean izan diren aldaketak, besteak beste, kale borrokari erantzuteko adin txikikoen zigorgarritasunari eragin zioten neurriak, apologiak, alderdi politikoen legea, kartzela zigorrak osorik betetzeko legea gehiegikeria legislatiboak izan direla, eta halakoak 'barra barra' gertatu direla: 'etsaiaren zuzenbide penala deitzen diogu, eta abusua egon zen. Adibidez, Egunkaria auziarekin edo beste hainbat sarekadekin. Legeak behartu ziren, eta baita haiek aplikatzeko moduak ere'.

Landaren arabera, giza eskubideen kontrola eraman duten erakundeek agerian utzi dute zein urraketa egon diren, eta, horrek, 'ez du demokraziaren aurka egiten serio hartzen bada. Guk badakigu bizi izan dugulako, eta hori atera beharra dago, gainontzean ez delako egia osorik izango. Eta hori gabe, nola eraikiko dugu elkarbizitza?'