Itxi

Faktoria

Teknologia eta geoestrategia

Nor ari da irabazten mundu mailako gerra teknologikoa?

Jone LArralñaga | EITb Media

Teknologia kuantikoan, adimen artifizialean, materialetan edota bioteknologian potentziak egiten ari diren inbertsioez eta aurrerapenez aritu gara Ion Errea zientzialariarekin, Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendariarekin, Amaia Ormaetxea ekonomia adituarekin eta Mikel Aramendi nazioartekoarekin.

  • Garatzen ari den teknologia da kuantikoa

    Garatzen ari den teknologia da kuantikoa

    26:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

IBM enpresa teknologikoak Donostia aukeratu du Europa hegoaldeko konputazio kuantikoko bere zentru berria eraikitzeko, munduko seigarrena. Euskal erakundeek zientzia azpiegitura baterako inoiz egin duten inbertsio handiena da eta hemen arlo horretan ari diren ikertaldeen aitortza erakusten duena. Aitortza, alde batetik, eta bultzada ere bai arlo horretan jada gurean bidea urratzen ari diren enpresa berrientzat ere bai.

Arlo kuantikoa, oraindik, "ikerketa proiektu haundi bat" edo "promesa" bat den arren, Ion Errea EHUko irakasle, DIPCeko kide eta Materialen fisikako ikerketa zentruko teoria kuantikoen ikerketa talde buruaren arabera. Berak azaldu digu zein apustu handia egiten ari diren enpresa teknologiko haundiak teknologia horretan, "etorkizuneko teknologia gakoa izango bada, inork ez duelako galdu nahi tren hori".

Ion Errea

Ion Errea

Eta gainontzeko arlo gakoetan? bioteknologian, adimen artifizialean edota material eroaleetan? Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusiak azpimarratu du erdieroale edo txipena dela gerra teknologiko honen erakusle nagusia. Etxeberriaren arabera, orain hamar urte Txinak txip teknologia horretan independiente izan nahi zuela erabaki zuenean hasi zen gerra. Oraindik ez du lortu Txinak buru askia izatea arlo horretan baina erabaki horrek abiatu du gerra, behartzen dituelako munduko gainontzeko herrialdeek Estatu Batuekin edo Txinarekin lerratzera.

Ion Etxeberria

Ion Etxeberria

Amaia Ormaetxeak jarri ditu zenbakitan Txina egiten ari den "ahalegin erraldoi" hori eta horri erantzunez Estatu Batuak hartu dituen neurri protekzionistak. Mikel Aramendi nazioarteko adituak gehitu du ikuspegi geoestrategikoa: talentua erakartzeko Beijin egiten ari den apustua narbamendu du.