Faktoria
Martin Artola, Georgiaz
Martin Artola eta Georgia, erraldoien arteko herrialde txikia
Mikel Rotaetxe | EITb Media
Potentzia handiek inguratutako herrialdea da Georgia eta Martin Artola, irakasle eta ikerlaria Tbilisiko Unibertsitatean. Hiriburuko bizimoduaz aritu gara, Ukrainako gatazkaz eta Sobiet Batasunetik eratorritako mosaiko politikoaz.
-
Martin Artola
19:28 min
"Nolakoak ziren oporraldiak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean?". "Zergatik da deprimigarria arkitektura sobietarra?". Galderok aireratu ditu YouTuben ireki berri duen kanalean Martin Artola historialari beasaindarrak. Sobietar Batasunari eta Sobiet-ondoko munduari begiratzen dio 28 urteko ikerlari gazteak, Tbilisitik. Georgiako hiriburuko unibertsitatean eukara eta Euskal Herriko kultura eta historia irakasten ditu.
Euskadi Irratiko 'Faktoria'-n luze aritu gara Artolarekin, Tbilisiko lanaz, sobietar kultura dibulgatzeaz, euskara eta georgieraren arteko loturez, Ukrainako gatazkaz eta potentzia handien artean harrapatuta egiteaz. Errusia, Turkia eta Iran ate joka dituen Georgiaren erradiografia egin digu.