Itxi

Faktoria

Nafarroako kontseilaria

Santos: "Ez da ondo azaldu 'Bai bakarrik da bai' legea; konponbidea ez da esatea epaileak 'fatxa'k direla"

Imanol De La Varga | EITB dia

Nafarroako Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria penatuta azaldu da "Bai bakarrik da bai" legaren harira zarata politikoa gailendu delako.

  • Eduardo Santos

    Eduardo Santos

    24:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eduardo Santos Nafarroako Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilaria penatuta azaldu da Euskadi Irratiko "Faktoria"n Bai bakarrik da bai legaren harira zarata politikoa gailendu delako.

Polemika puntu honetara iritsita ez du ikusten elkarrizketarako testuingurua aproposa denik.  Era berean, uste du, Gobernuari badagokiola autokritika egitea, bere ustez, legea ez delako ondo azaldu. Zigorretatik harago, legeak biktimen babes eta baliabideak bermatzeko balio behar duela gogorarazi du.

Maiatzeko hauteskundeei begira, baikor da Santos. Legealdirako ezarritako helburuak bete dituztela-eta, pozik azaldu da. Uste du, erakutsi dutela kudeaketarako gaitasuna. Legealdian onartutako hiru lege azpimarratu ditu: Elizaren baitan egindako sexu abusuen aitortzarako legea, Justizia errestauratiborako legea, eta arrazakeria eta xenofobiaren kontrakoa. 

Estatuko hauteskunde orokorrei begira, Santos argi eta garbi mintzatu da Yolanda Diazen eta Sumar proiektuaren alde. Iritzi dio, Diazena lidergo naturala dela. Aukera bakarra ezkerreko alderdien batasuna dela esan du, eta negoziatzen ari direnekiko konfiantza behar dela. Nafarroan ezkerreko alderdiek lortutako adostasuna jarri du horretarako eredu.

Nafarroako legebiltzarrean eta gobernuaren baitan, euskarak eta hizkuntza politikak ekarri dute ezberdintasun handienetakoa. Santosek esan du Alderdi Sozialistak bere jarrera inposatu duela, eta, besteak beste, lehendakaritzaren immobilismoak eragotzi duela aurrera urratsak ematea. Hori gainditzeko, elkarrizketa aldarrikatu du.