Itxi

Faktoria

Sexu erasoak eta pornografia

"Ikerketetan ikusten da pornografia eta sexu indarkeriaren artean harremana dagoela"

OIhane Yustos | EITb Media

Adingabeek egindako sexu erasoen atzean zer dago? Izaskun Jaka adin txikikoen magistratua, Maria Dosil, pornografiaren eragina ikertzen ari den EHUko doktorea eta Maider García de Vicuña Emaize elkarteko sexologoa, Faktorian.

  • Izaskun Jaka, adin txikikoen magistratua Donostian eta Maria Dosil, psikologia ebolutiboan doktore

    Izaskun Jaka, adin txikikoen magistratua Donostian eta Maria Dosil, psikologia ebolutiboan doktore

    29:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Adingabeek egindako sexu erasoen berriak biderkatzen ari dira. Otsaila bukearen hasi ziren Katalunian. 10 eguneko epean 6 gehiegikerien berri izan genuen, Kataluniako herri desberdinetan eta taldean egindako bortxaketak izan ziren ia guztiak. Eta azken albisteak Errioxatik datoz. Logroñon 7 adin txikikoek 12 eta 13 urteko bi neskatila bortxatu dituztela baieztatu dute ikerlariek. Zer dago eraso horien atzean?

Sexu heziketa eskasa, gurasoen kontrolik eza eta askotan, pornografiaren kontsumoa ere badago, Izaskun Jaka adin txikikoen magistratuen hitzetan. Berarik tokaten zaizkio 14 eta 18 urteko delituak epaitzea eta izan ditu esku artean sexu gehiegikeriak ere. Bortxaketak. Hori bai, esan digu beste delituekin alderatuta oso gutxi direla baina, izan badira. Berak argi du, kontrol handiagoa izan behar dela, 'gazteei kontrolik gabe internet erabiltzen uzten zaie eta lehenago hasten dira pornografia ikusten dute eta irudi gogor horiek ekarri dute ulertu dutela hori dela sexu-harramanak izateko modua'.

Maria Dosil EHUko Psikologia Ebolutiboaren eta Hezkuntza saileko doktorea hain juxtu ikerketa hori egiten ari da, 16 eta 28 urteko gazteengan pornografiaren kontsumoak zer eragin duen ondorioztatzeko. Datuen arabera, gazteen %80k aitortu dio pornografia maiz kontsumitzen dutela, askok egunero eta bestela astero. Eta horien artean, %10 aitortu du pornografiarekiko menpekotasuna duela. ''Asko da hori eta esaten diguten kontsumo problematika dutela, pornografiarekin''. Erroetara joan da Dosil irakaslea eta ikusi du Euskal Herrian batazbeste 7 urterekin hasten direla pornografia ikusten, 'kontua ez dela hor bilatzen hasten direla baizik eta aurkitzen dutela nahitaez, pantailen erabilera zabaltzen hasten denean''.

Geroko sexu harremanak baldintzatzen al ditu ikusitakoak? Maria Dosilek ez du zalantzarik, 'ikerketa askotan aurkitu da harremana dagoela pornografia eta sexu indarkeriaren artean'. Baina, probabilitateari begiratu dio batez ere: 'gero eta kontsumoa handiagoa, orduan eta aukera handiago sexu erasotzaile edo biktima izateko. Mutilen kasuan %ko 2ko probabilitatea dute sexu erasotzaile izateko pornografia kontsumitzen badute; neskek kasuan aldiz, bideo pornografikoak ikusita %4koa da sexu gehiegikeri biktima izateko aukera'. Inork ez dielako esaten, gaineratu du ikerlariak, 'ikusten dutela ez dela errealiteta'.

KONTROLA

Gasteizko eskoletan sexu heziketa ikastaroak eskaintzen ditu Maider Garcia de Bikuñak. EMAIZE erakundeko psikologo eta sexologoa da bera eta lehen eskutik ikusten du pornografiaren eragina: 'egia da lehen hezkuntzan gutxiago ikusten dugula eta bigaren hezkuntzan gehiago baina, gazteengan eragin hori badago'. Eskurago dagoelako, nahigabe aurkitzen dutelako baina, badira bilatzen ari direnak eta horregatik hausnarketa eskatu du: 'zergaitik jotzen dute Internetera jakin-min eta beharrak jasotzeko? Hezitzaileak garen guztiok gure ardura hartu behar dugu, sexologoak baina baita, gurasoek, begiraleek, pediatrek'. García de Bikuña sexologoak dio, 'askotan sexu heziketarein egiten duguna da pilota alde batetik bestera pasa eta inork ez dio gaiari heltzen eta haurrak galduta ditugu'. Gogoan hartu behar dugu, bere ustez, pornografia 'kitzikatzeko' sortzen dutela eta horrek askotan engantxatzen ditu.

Kontrolak eskatzen ditu sexologoak, eduki pornografikoen erabilera nolabait mugatu dadin eta ildo beretik jo du Mara Dosil EHUko psikologia ebolutiboko doktoreak, adina egiaztatu dadin web orri pornografikoetan sartu aurretik.