Faktoria
Asexuala eta arromantikoa
Irati Agirrezabalaga: "Etiketa aurkitzeak erakutsi zidan ez nengoela puskatuta"
Ane Albisu | EITB Media
Irati Agirrezabalaga azpeitiar gaztea asexuala eta arromantikoa da. Beldurra ematen zion etiketak, baina lagundu dio komunitatea aurkitzen, existitzen dela jakiten eta ondo dagoela ikusten. Izendapenak erakutsi dio ez zegoela puskatuta.
-
Irati Agirrezabalaga Berra
21:29 min
Irati Agirrezabalaga Berra azpeitiar gaztea Unibertsitateko bigarren mailan jabetu zen asexuala zela eta geroxeago Alice Oseman-en Loveless liburua irakurtzean ikusi zuen arromantikoa ere bazela.
Sexu erakarpenik ez du sentitu, ez du sentitzen eta maitasun erromantikorik ere ez. Baina bikote harremana du Bea-rekin, bikote harreman queer platonikoa. Elkarrekin bizi dira bi katu adoptatuta. Iratiren bikotekidea bisexuala da eta aldi berean neska-laguna eta mutil-laguna ditu.
Maitasun eta harreman eredu hau ezagutzeko aukera eman digu "Faktoria"n Irati Agirrezabalagak.