Itxi

Faktoria

Akuikulturaz

Akuikultura arrantzu jasangarriaren mesedetan garatzen da edo kalte egiten dio?

P.G. | EITB Media

Getarian hegalaburra gizentzeko kokatuko dituzten bi kaiolen egitasmoak bide eman digu "Faktoria"n akuikulturaren inguruan hausnartzeko. Gurean izan ditugu Xabier Irigoien itsas biologoa eta AZTIko zuzendari zientifiko izandakoa eta Eneko Aierbe Ekologistak Martxan taldeko itsas koordinatzailea.

  • Hegalaburra loditzeko bi kaiola jarriko dituzte Getaraia parean itsasoan, proba modura.

    Hegalaburra loditzeko bi kaiola jarriko dituzte Getaraia parean itsasoan, proba modura.

    32:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Getarian hegalaburra gizentzeko kokatuko dituzten bi kaiolen egitasmoak bide eman digu "Faktoria"n akuikulturaren inguruan hasunartzeko. Emeterio Urresti Getariako kofradiako presidenteak begi onez ikusi du urtea amaitzerako martxan jarri nahi dituzten bi kaiolen egitasmoa. Hegalaburra eta hegaluzearen kanpainak une berean garatzen direnez eta biak batera harrapatzea ezinezkoa denez euskal arrantzuntzientzako, egoki jo du Urrestik proba egitea, BALFEGO etxe kataluniarra eta  AZTIren eskutik, eurei dagokien hegalaburraren kuotaren zat bat salduta.

Xabier Irigoien AZTIko zuzendari zientifiko izandakoak, bere aldetik, uste du gauzak ondo eginda, espazio planifikazio egoki batekin ez dagoela zertan itsasoaren ekosistema hausteko kezkarik izan behar.

Eneko Aierbe Ekologistak Martxan taldeko itsas koordinatzaileak uste du, aldiz, hegalaburrak gizentzeko kaiolekin hastea akatsa dela, negozioa egitea delako bilatzen dena eta ez itsasoa eta bere ekosistema babestea.

Urtea amaitzerako 30 metroko sakonera eta 50 metroko diametroa duten bi kaiola ezarri asmo dute, proba gisa, besteak beste ikusteko Kantauri itsasora egokitzen ote diren.