Faktoria
Lan osasuna
"Lan istripuaren ondoko zama psikologikoa eta bakardadea izan ziren gogorrenak"
Asier Goikoetxeari 1.500 kiloko pieza bat erori zitzaion gainera 2015 urtean. Bizirik irten zelako gustora kontatzen du ordukoa. Lan Osasunaren Nazioarteko Egunean aritu gara berarekin solasean
-
Zauri fisikoak sendatuta dauzka Asierrek
0:47 min
Apirilaren 28a Laneko Segurtasun eta Osasunaren nazioarteko eguna da. Kontzientzia hartu eta balantzea egiteko eguna. Eta balantze horrek izaten du ilunetik. Berarekin dakartza-eta, urtero, heriotzak. Hego Euska Herrian ere bai. Joan den urtean 46 pertsona hil ziren lan istripuz eta urte honetan, dagoeneko, badira beste 18, LAB sindikatuak egindako kontaketaren arabera. Hego Euskal Herrian orduro bost istriputik gora gertatzen dira.
Zenbaki horien atzean, langileen bizitzak. Galdu direnena eta galtzeko zorian egon direnena ere bai. Zorionez, kontatzeko modua badutenak gehienak. Hori ere nabarmendu behar dugu. Eta horietako bat da, Asier Goikoetxea. 2015 urtean, mekanizatzen ari ziren 1.500 kiloko piezatxarra erori zitzaion gainera eta makinaren kontra geratu zen harrapatuta. Zainketa intentsiboen unitatera eraman zuzeten zuzenean, oso larri. Zauri fisikoetatik sendatu eta lanean hasi zen berriz. Baina zauri piskologikoak eta bakardea azpimarratu ditu berak. "Laguntza askorik ez duzu izaten", azpimarratu du.