Itxi

Faktoria

USTELKERIA POLITIKAN

Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkate ohiak Ana Urchueguiaren kasuaren balorazioa egin du

X.E. | EITb Media

24 urtez Lasarte-Oriako alkate ohiak onartu du diru publikoa bidegabe erabili eta prebarikazioa egin zuela. Fiskaltzarekin eta akusazioekin akordioa egin ondoren, Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkate ohiak (EH BILDU), herri akusazioa, 'Faktorian' egin du albistearen inguruko lehen balorazioa.

  • Urchueguiak (PSE) delituak onartu ondoren, Pablo Barrio alkate ohi eta herri akusazioa, Faktorian

    Ana Urchueguia (PSE) Lasarte-Oriako alkate ohia. Irekia

    16:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ana Urchueguia, 24 urtez Lasarte-Oriako PSEko alkate izan zena, "Somoto" delako kasuan ari ziren ikertzen, diru publikoa bidegabe erabili eta prebarikazioa egin ote zuen argitzeko, bada, Urchueguiak delituak aitortu ditu. Lasarte-Oriako alkate ohiak akordioa egin du fiskaltzarekin eta akusazioekin, alegia, Lasarte-Oriako udalarekin -akusazio partikularra- eta Pablo Barrio alkate ohiarekin (EH Bildu) -herri akusazioa-, eta akordio horri esker, 71 urteko emakumeak saihestu egingo du espetxera joatea. 18 urteko inhabilitazio zigorra jasoko du, eta ordaindu beharreko isuna, berriz, sinbolikoa izango da: 2.160 eurokoa. Hori bai, falta da akordioa ontzat ematea Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak. Pablo Barrio Lasarte-Oriako alkate ohi eta Somoto auzian herri akusazio gisa ari denak 'Faktoria'n egin digu aldeek lortu duten akordioari buruzko lehenbiziko balorazioa.

Urchuegiak aitortu du 2000. eta 2009. urteen artean diru publikoa bidegabe erabili eta prebarikazioa egin zuela, baina aldi berean, ukatu egin du legez kanpo aberastu izana. PSEko alkate zena 2015etik ari ziren ikertzen prebarikazio jarraitua eta diru publikoa gaizki erabiltzearen delituengatik. Lasarte-Oria eta Nikaraguako Somoto herriak senidetuta daude, eta susmoa piztu zen Somotori garapen lanetarako Lasarte-Oriako Udalak emandako dirulaguntzen harira. Urchueguiak aitortu du emandako dirulaguntzak legez kanpo egin zirela, ohiko prozedura alde batera utzita. Hori 81 expedientetan. Beste 39 kasutan, berriz, dirulaguntzak iragarri gabeko helmugatara iritsi zirela, hau da, behar ez zuten tokira.

Bestalde, Urchueguia, Lasarte-Oriako alkate izateaz gain, Hernanin zinegotzi izan zela, Eusko Jaurlaritzan kargua izan zuela Patxi Lopezen agintaldian -Txile eta Perurako Euskadiren ordezkari izendatu zuten-, senatari ere izana da, eta baita Gipuzkoako batzarkide ere.