Faktoria
TURKIAKO HAUTESKUNDEAK
Turkiako haueskundeei begira
EIDER ARANBERRI | EITB Media
Igandean, Turkian presidentea eta parlamentua aukeratzeko hauteskundeetan, Recep Tayyip Erdogan egungo presidenteak agintea galdu dezake; azken inkesten arabera, Kemal Kilicdaroglu oposizio buruak botoen ehuneko 50 baino gehiago eskuratuko luke igandeko lehen itzuliko bozketan.
-
Lurrikarek eragindako hondamendia Turkian
0:09 min
Turkiako hauteskundeetako lehen itzulia igande honetan egingo da, eta bi hautagai nagusiren arteko lehia izango da: Recep Tayyip Erdogan eta Kemal Kiricdaroglu. Astelehen honetan kaleratutako inkesta baten arabera, Erdogan azken 20 urteetako boterea galtzear egon liteke, eta oposizio buruak gehiengo osoa lortuta presidentetza eskuratuko luke, bigarren itzulira joan beharrik gabe. Hauteskunde hauen testuingurua ulertzen laguntzeko, Mikel Ayestaran Ekialde Hurbileko EITBren berriemailea eta Mikel Reparaz EITBko nazioarteko gaien arduraduna izan ditugu "Faktoria"n. Ayestaranen arabera, zuhurtziaz hartu behar dira inkesten emaitzak, baina Erdoganen alderdian "urduri jartzen hasi dira".
Inflazioaren ondorioz sortu den krisi ekonomikoa, Siriako errefuxiatuak, lurrikararen kudeaketa… horiek dira hauteskunde hauek baldintzatuko dituzten gaiak. Azken orduetan, lurrikara izan zen eremuan ibili da Ayestaran, eta, bertan kanpainako kartelak ikusten diren arren, ez dago mugimendurik: "lurrikaren ostean Erdoganek emandako erantzuna benetan txarra izan zen, eta, une honetan, hauteskundeak ez dira lehentasuna. Hemen beste lehentasun batzuk dituzte". Ayestaranek etsipena eta nekea sumatu ditu bertako herritarren artean, eta ez du uste Erdoganek bertan babes asko izango duenik.
Kurduen botoa ere "erabakigarria" izango dela nabarmendu du Reparazek. Baina, batez ere, oposizio guztiak lehen aldiz Erdoganen aurka bat egin izana da azpimarragarriena Ayestaranentzat. "Ikusi beharko da oposizio guztiaren aurrean Erdoganek zer nolako babesa jasotzen duen". Kurduen gehiengoa ere aurka du Erdoganek eta kurduen Kiricdaroglu bada igandeko hauteskundeetan, Turkian gauzak aldatzeko itxaropena zabalduko da. Ayestaranen iritziz, "azken 20 urteetako joko arauak asko aldatu ditu Erdoganek, eta tentsio handiko uneak eragin ditu Estatu Batuekin eta Europar Batasunarekin, baita NATO aliantza kideekin ere. Kiricdaroglurekin hori guztia aldatzeko itxaropena dago, eta, batez ere, berriz Europari atea zabaltzeko aukera". Bi adituek iritzi diote Turkian atzerri politika oso garrantzitsua dela bere kokapenagatik eta hori kudeatzeko lider indartsua behar dela.