Itxi

Faktoria

Berdintasuna laguntza

Garun-paralisia duen Noelia da Costaren borroka ez da alferrik izan: EHUk araudia aldatuko du laguntza emateko

Nagore Telleria | EITb Media

Gizarte langintzako graduondoa egiten ari da ikasturte honetan gasteiztarra eta ukatu egin dio EHUk laguntza, titulua ofiziala ez dela argudiatuta. Leioako campusera ama berekin joaten ibili da, lau orduz pasiloan zain egon behar izan du alabari komunera lagundu ahal izateko.

  • Noelia da Costa Euskadi Irratiko Gasteizko estudioan

    Noelia da Costa Euskadi Irratiko Gasteizko estudioan

    16:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Noelia Da Costak legebiltzarreko Hezkuntza batzordean bere kasua azaldu eta gero jakinarazi du EHUk datorren ikasturterako araudia aldatuko duela premia bereziak dituztenen beharrei kasu guztietan erantzun ahal izateko. Noeliak hezkuntzako maila guztietan izan du laguntzailea, gradua egitean ere bai, baina graduondokoa egiten ari den ikasturtean ez du laguntzarik. Arartekoarengana ere joan zen eta honek bere txostenean arrazoia eman, aukera berdintasunaren eskubidea urratzen ari zaizkiolako.